Festitibal jarduerak ostiral eta larunbatean

Datorren ostiralean eta larunbatean Festitibal-en jarduerak Bota Peñan eta Sugarra gaztetxean.

Ostiralean 19:00etan Trans-formatzen dokumentala Bota Peñan: Dokumental honek transexualitatearen errealitatera gerturatzeko aukera paregabea ematen digu. Hainbat gai lantzen ditu: generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna, bertzeak bertze, eta horiek guztiak trans begiradatik ikusi eta ulertzeko erronka planteatzen du.

Larunbatean, Sugarra gaztetxean, 12:00etatik aurrera mahai ingurua, 13:00etan Maddirekin bermut-kontzertua eta 17:00etan kontzertuak eta saskien zozketa: Agua en Marte, Bolbora eta Zaunkaton (Melocotón Gigante eta Zaunka).

xr:d:DAFZg8goFW4:12,j:43168505114,t:23031309
Aurreko artikulua30 urte euskara loratzen: abestiaren aurkezpena
Hurrengo artikuluaOtsailak 19, osteguna, Tabernaria antzerki laburra eta pintxopotea