Gareanen eskutik: ipuin saio bi, mendian mintza irteera eta Kantuz

Otsailaren 24an hasi eta 28ra bitarte, Gareanen eskutik lau jarduera. Lehenbizikoa

Asteartea 24, Maria de Vicuña Gazteriaren Etxean, haur ttiki-ttikiendako ipuin-kontaketa Ameli eta Xirrikituen Jostunek konpainiarekin. Bi saio eskainiko dira, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Oso saio bereziak izanen dira, haur ttiki-ttikiak oso zorrotzak baitira haien arreta bereganatzeko. Hori dela eta, ipuink soinuz eta musikaz josiko dira, baita isiluneekin ere eta ordu erdiko iraupenean ez diote ipuin kontalariei arretarik kenduko. Ipuin-kontaketa doan da, baina edukiera mugatua zenez aldez aurreko izen ematea egi da eta bete egin dira.

Haur koxkorragoek (HH3 eta LH1-2) Txokolipuinen otsaileko saioarekin gozatu ahalko dute ostegunean 17:30ean, Itsaso Etxeberria izanen dugu kontalari eta ziur bereganatuko duela haurren arreta. Iraupena ordubetekoa da, tarteko txokolate askaria barne eta bi euroan sartu ahalko dira haurrak.

Larunbatean, otsailak 28, Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako. Oraingoan nora? Oraingo honetan Ioarrera joango gara, Kodes mendilorreko punturik garaiena. Gainera, ezohiko bide batetik joanen gara. Igoera Peña Blanca (1.249), Pico Royo (1.321) eta Ioar tontorra (1.414), jaitsiera aldiz, Peña de los Cencerros ondotik (1.171). Taldearen erritmoaren arabera, Grudo tontorrera joan-etorria (1.363). Oharra: Taldearen arabera, “Fraskini” ibilbidea egingo dugu eta bestela ohiko ibilbidea. Zailtasuna? Distantzia: 9 km inguru, gorako desnibela 700 m inguru. Teknikaren ikuspuntutik 3/5, ibilbidea aldapatsua da, batzuetan eskua jarri behar da eta bada leku bat neurri batean arriskutsua, ez zaila baina bai kontuz ibili beharrekoak. Izen ematea hemen: https://forms.gle/mGHvk3nFSYzYJYVXA

Azkenik, larunbatean ere, arratsaldeko 19:00etan Lizarran Kantuz izanen dugu.

Aurreko artikuluaOtsailak 19, osteguna, Tabernaria antzerki laburra eta pintxopotea
Hurrengo artikuluaOstiralean Herrikon Korrika Kulturala: Iratxe kontzetuan eta tortilla txapelketa