
(Xabi Lopez, Piztu gabeko zigarroa obrarekin, Pako Aristi, Azken neuronaren heriotza, eta Victor Iriarte, La esquela, Cafe Bar Bilbao 2010eko Teatro Laburreko Gidoien Sariketan. Argazkia: Karolina Almagia)
Gaurkoan gainera, aitzakia ederra dugu ipuin kontalaria aipatzeko: Lizarrako Xabi Lopez. Lehen ere bere antzerkigile ibilbideari buruz aritu izan gara blog honetan. Oraingo honetan ere, datorren ostegunean jasoko duen sari berri bat iragartzera gatozkizue: Gasteizko Udalak antolatutako Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren lehiaketaren lehen saria irabazi baitu euskarazko atalean.

(“Tocar el teatro con las manos. El teatro para niños de Luis Matilla“, 2008ko
liburua aurkezten RESADen. Xabi Lopez)
Xabi Lopezen With a little help from my friends entzungai ondoko estekatan: lehen atala, bigarren atala, hirugarren atala, laugarren atala eta bosgarren atala. Atal bakoitza bost bat minutukoa dugu. Azaroaren 28an Gasteizko Antzokian antzeztuko dute With a little help from my friends Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.
Luxua dugu Txokolipuinetan horrelako sortzaileekin aritzeko aukera izatea.