Ostiralean Sukaldafaria Biurrunen eta larunbatean Kantuz Lizarran

Kantuz eta Afaria

Asteburu honetan bederen bi plan eder ditugu, ostiralean bertan Sukaldafaria Biurrunen 20:00etan eta larunbatean Lizarran Kantuza Baxe Nafarroa kaletik abiatuta 19:30ean. Hemen duzue Sukaldafariaren gaineko informazio gehiago:

Iaz MINTZAFARIAK egoten ziren eta duela bi urte SUKALDARITZA IKASTAROA, gogoan duzue? Formatu ezberdinak ziren, baina bien asmoa berdina zen: euskara praktikatzeko beste gune bat egotea.

Aurten bi formatoak elkartu ditugu eta emaitza SUKALDAFARIA da: hasieran, plater berriak sukaldatzen ikasteko aukera egongo da eta, jarraian, afaria. Jendeak erabakiko du gauza batera, bestea edo bietara joatea. Beti bezala, guztiz irekia da.

Hurrengo saioa urtarrilaren 23an izanen da Biurrungo elkartean 20’00etan.

Eta hemen 2014ko abuztuko Lizarran Kantuza hiriko karriketan barrena bertako festetan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena