Aste honetan Abartzuzan familientzako hiru ekitaldi izanen dira, batetik, astearte eta ostegunean talo eta sormen tailer bana (bien edukiera ia betea dago) eta bestetik “Nahia eta Neo” txotxongilo-antzezlana argi beltzaren teknikarekin. Emanaldia ostiralean izanen da, uztailaren 22an, 19:00etan Anberria elkartean (Abartzuzako frontoiaren ondoan). Iraupena 50 min inguruko da eta adin gomendatua 3 urtetik aurrera. Rosa Marinez konpainia.
Sinopsia: Nahia neskatila berezi samarra da, familiarekin batera bizitokiz orain dela gutxi aldatu da eta giro berrira moldatzen saiatzen da nekez. Bere lorategian objektu hegalari bitxi baten agerpena eta oraindik xelebreagoak diren ontzi-gidariak ezagutzeari esker benetazko adiskidetasuna zer den ikasiko dute Nahiak eta beti bere kasa dabilen Luna txakurtxoak espazio sideraleko izakiekin abenturak, ametsak eta desioak partekatuz.