Lizarraldeko BOLBORA taldeak hirugarren diskoa aurkeztuko du datorren ostiralean Arellanon. Berez, ekainetik ari dira tantaka-tantaka abestiak aurkezten eta, besteak beste, Errezun (Deierri) grabatu zuten “Munduari bira” abestiaren bideoklip zoragarria. Abestiak eta bideoklipa Bolboraren youtube kanalean entzungai.
Ostiralean, uztailak 22, Arellanoko trujal zaharrean izanen da aurkezpena (frontoiaren ondoan): 19:00etan mokadutxoa eta 21:00etan kontzertua. Musika 1a arte.
Taldekideak:
Gavilán – bateria
Koldo Urriza – kitarra
Iker Ochoa – tronpeta
Egoi Cañadas – kitarra & ahotsa
Urko Peral – baxua & ahotsa
Mikel Viñuales – trikitixa
Fernandito Sanchez – saxo tenorea
Javi York – tronboia
Dani Munarriz – perkusioa