Familien uda freskatzeko, EiTB Podkast berriak: “Kuku!” eta “Sara eta Paulen abenturak!”

EitB Podcast-ek aktoreek fikzionaturiko bi ipuin-sorta estreinatu dute familiei uda freskatzeko asmoz. Batetik, Kuku! izeneko entzuteko ipuin bilduma, entzule txikienentzako ipuin sorta bikaina: “Kokoriko”, “Ohean mendi artean”, “Inuiten mila zuriak”, “Ez da Munduan min handiagoa” eta “Dortokak lo egin nahi du”, Nazioarteko tradizioan eta baloretan oinarria duten ipuinak aktoreek fikzionatu dituztenak ahoz-aho eta belarriz-belarri zabaltzeko.

Bestetik, Sara eta Paulen abenturak!“, sei eta hamahiru urte bitarteko entzule gazteei zuzenduta dago eta bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia, eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa. Hitz totela da, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuak ditu, seme bakarra da… Baina, mutil dibertitu eta baikorra da hala ere Paul.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena