Datorren ostiralean, azaroak 21, literatura solasaldia Iban Garrorekin, 19:00etan. Durangoko azoka eta Ino liburu eta paperdendaren eskutik, Iban Garrok argitaratu berri duen Euri beroak liburua aurkeztuko du.
Iban Garrok ‘Euri beroak’ olerki liburua eman du argitara. Hitzen azpian 36ko gerra garaiko gertaera ilun bat duela, denboraren bertikaltasuna bilatu du, tokian ainguratuta. «Hautsiaren ederra» aldarrikatzeko ausardia elkarrizketa Berria egunkarian.
Zuk ere isiltasunak dituzu
erakargarri egiten zaituztenak.
Begira iezaiezu,
azentu propioaz ari zaizkizu.
Halako xokotik datozenak dira
mundura itzultzen gaituztenak.
Haien bila nabil.
IBAN GARRO ALZURI (Lesaka, 1974) kimikan lizentziatua da.
Honako poesia-lan hauek ditu argitaratuak: Omar (2015), Hidris-en aulkia (2016), Gure artekoaz ari naiz (2018) eta Geroxeago itzuliko naiz (2019), denak Iruñeko Udalak antolatzen dituen egile berrientzako literatur lehiaketaren baitan osatutako bildumetan.
Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioan Urepele herrian izandako egonaldia baliatuz, Behe
Lainoak poesia-lana sortu du, Hamazazpigarrenean aidanez (Udalbiltza, 2022) bilduman argitaratu dena.
Larrosa bat Groenlandian (Iruña Hiria saria, 2023) izan zen bakarka argitaratu duen lehendabiziko lana.




