Gaua filma bigarren asteburuz Los Llanosen

Gaua, Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.

Filma bigarren asteburuz egonen da Los Llanos Kulturagunean: azaroaren 21etik 24ra, Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Sarrerak eta ordutegiak online eta txarteldegian.

Paul Urkijoren hirugarren fim luzea Sitgeseko zinema jaialdian estreinatu zuten eta orain gutxi Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. astea ireki du. Yune Nogueiras da filmeko protagonista, eta Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu ondoan. XVII. mendean dago girotuta istorioa, eta gaueko mitologiak zeharkatzen du.

Fantasiazko eta errealitate historikoaren artean dabilen filma dakar Urkijok oraingoan ere. Zehazki, euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko da XVII. mendean girotutako istorio baten bidez. Gaueko izakien mundu mitologikoa eta landa-eremuko sineskeriaren iruditeria uztartuko ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso bat sortuz.

Aurreko artikuluaOstiralean literatura solasaldia Ino liburudendan: Euri Beroak
Hurrengo artikuluaOstegunean Txokolipuinak