Datorren asteburuan, azaroak 22 eta 23 familientzako animazio filma: Super Charlie. Filmak 82 minutu iraungo du, larunbat eta igandean emanen dute euskaraz 17:00etan (adi, ze gaztelaniaz ere emanen dute egun eta ordutegi berean!).
Sarrerak online eta Los Llanos txarteldegian.
Willek hamar urte ditu, eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalak akabatzea. Hala ere, bere ametsa zapuztu egingo da bere anaia txikia, Charlie, jaiotzean. Haurrak arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ere aurkituko du Willek.




