Datorren ostiralean, apirilak 17, “Eta hamarrean plazan” jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + Cluedo.
Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin.
Joan den hileko proba arrakastatsuaren ondoren (motxilak egiteko tailerra) oraingoan Cluedo jolasa eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak detektibe bilakatuko dira. Jolasak ordubete iraungo du, eta saio batean gehienez ere 20 haur arituko direnez (gutxienez 10), bi ordutegi eskainiko dira. Lehena 17:15ean eta bigarrena 18:15ean. Lekua berbera izanen da.
Adi! Ze Cluedo-an aritzeko IZENA EMAN BEHARRA DAGO. Oraingo honetan, irakasleen bidez egin beharrean google-inprimaki bidez egin beharko da. Honakoa da izen emate inprimakia: https://forms.gle/tySDYbeLy4Qq3diAA




