TEDERek antolatuta, eskualdeko 16 kirol klub aritu dira lehian euskarazko APP bidezko joko honetan
Eneko eta Julen, CA Huracan futbol taldeko jokalariak, euskararekin, logika jolasekin, kultura-orokorreko galderekin eta, orokorrean, euskal kulturarekin, jantzita daudela demostratu dute. Izan ere, onenak izan dira Egunean Behin APParen 20. denboraldiarekin batera, Estellerriko kirol kluben artean TEDERek antolatu jokoan.
Lizarrako Mendizalea eta Mendabiako atletismo taldea atzetik geratu dira, Lizarreria eskubaloi taldearekin batera, lehen postuengatik borrokan ibili diren klubak izanik.
Hauekin batera CD Idoya, CD Arenas, CD Lodosa, CD San Andres eta CD Zirauki (futbola), CD Lizarra Ikastola (xakea), CD Ameskoa (pilota), C Raqueta Montejurra (padel), CCEstella-Lizarra TE (txirrindularitza), Trikua KE (triatloia), CA Iranzu (atletismo) eta Mugitu (mendi taldea) ibili dira euskaraz jokatzen. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkio TEDERek erakutsitako konpromisoagatik.
Joko hau aurrera eramateko Lezaun eta Baron de Ley upategiak, La Vasconia garagardoak eta Azanza patxarana izan ditugu lagun. Horiei esker, jokoan zehar igarotako lau faseen irabazlei oparitxoak eman zaizkie.
Liga joko honekin batera, kanporaketa zuzeneko kopa formatu bat ere jokatu da, eta honetan ere, CA Huracan garaile izan da finalean CB Lizarreria menderatuz. Liga eta kopa irabazleek TEDERek sustatzen duen Izardun Elikagaiak markako materiale sorta bat jasoko dute kirol jardunerako oso garrantzitsua den elikadura osasuntsua mantendu ahal izateko.
TEDERek oso balorazio positiboa egiten du joko honekin lortu den guztiarekin. Estellerriko 9 herritako eta 9 kirol berezitasuneko klubak aritu dira euskaraz jokatzen, eskualde osoko kirol arloan hizkuntza hau presente dagoela eta horren inguruan harremanak sor daitezkela demostratuz.
Egunean Behin APParen hurrengo denboraldirako Estellerriko gizarteko beste esparru bateko partaideak izango ditugu lehian, baina hori, udaberrian izango da.




