IGBO proposamena: IHES PLANA (16 urtetik aurrera)

IHES PLANA (16 urtetik aurrera), Agustin Ferrer Casas
Harriet argitaletxea, 2024
Komiki Historikoa, Misterioa, Suspensea eta Krimena

1936. urtea, Madril hesitua izateko arriskuan dago, eta gobernu errepublikanoak Valentzia hirira joatea erabaki du. Hiriburuaren aurkako bonbardaketek gobernua neurriak hartzera behartu dute eta, besteak beste, Pradoko Museoko artelanak handik ateratzera, arriskuan dagoen ondare historiko eta artistikoa salbatzeko.

Kamioi-taldeek Valentziara eramango dituzte artelanak eta, han, zaharberritu eta babestu egingo dituzte, aldi baterako, bederen. Pradoko Museotik ebakuatutako koadroen artean Mona Lisa dago, Leonardo da Vinciren tailerrak egindako Giocondaren bertsioetako bat.

Hura lortzea eta artemerkatari bati saltzea zaila da, baina ez ezinezkoa.

(DRAGON COMICS)

Aurreko artikuluaOstiralean jolas saio bikoitza: plaza-jolasak txikiein eta Cluedo koxkorrekin
Hurrengo artikuluaBisita gidatua: Karlismoaren museoa irudikapenak