Ostiralean Jaitzen: jolasak eta zinema aire zabalean

Datorren ostiralean, irailak 3, arratsaldeko proposamen bikaina Jaitzen. Lehenik, 18:00etan “Jolasak Karrikarat” herriko pilotalekuan. Bost urtetik aurrerako haurrek bi orduz elkarrekin jolasean aritzeko aukera izanend ute. Izena emateko: 622 154 523 whatsappa/Telegram edo euskara.irantzu@gmail.com helbidean.

Ondoren, 21:00etan, TESS ETA NI filma proiektatuko da. Eguraldiaren aurreikuspena fresko xamarra denez, proiekzioa erabilera anitzeko aretoan izanen da. Sinopsia: Sam (10) eta haren familia Terschelling uhartera joan dira oporretan, baina anaiak hanka hausten du lehen egunean. Zorte txarra anaiarentzat, baina, istripuaren ondorioz, Tess ezagutuko du Sam-ek. Neska berezia da Tess, eta plan bikaina du bere aita biologikoa ezagutzeko. Neskak astebete besterik ez du bere burua ezagutzeko eta Sam-ek lagunduko diola erabaki du. Tess-ekin biziko dituen abenturetan jakingo du zein garrantzitsua den familia.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena