Ostegunean “Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!” lantegia

Datorren ostegunean, irailaren 2an, 5-8 adin bitarteko haurrentzako “Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!” lantegia izanen da, goizeko 11:00etan Lizarrako liburutegian. Doakoa da, baina izena eman beharra dago (15 plaza): Liburutegian bertan, 948 55 64 19 telefonoan, edo bibliest@navarra.es helbidean.

Inma Gurreak, Izaskun Mujikak eta Marisa Serranok dinamizatuko dute “Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!”  lantegia eta ordubeteko iraupena izanen du. Saioak bi zati izanen ditu: bata ahozko narrazioari buruzkoa eta bestea jarduera praktikoari, sortzaileari eta artistikoari buruzkoa. Hainbat ipuinen bidez bi kontzeptu landuko dira: eskubideen unibertsaltasuna eta eskubide orok betebehar bat dakarrela.

Ahozko kontakizunaren ondoren, “Eskubideen basoa” jarduera eginen da, eta, horren bitartez, esku irekiak, askotarikoak eta sortzaileak dituen basoa sortuko da. Baso horrek gogoraraziko digu eskubideak pertsona guztien artean egiten ditugula eta pertsona guztienak direla. Sortutakoaren emaitza liburutegian egonen da ikusgai.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena