Ostiralean “Isiltzen joan zirenak”: Lourdes Iriondoren obran oinarriturik

Datorren ostiralean, 19:00etan Abartzuzako Anberrian. Adi! Aforo mugatua, aldez aurretik lekua erreserbatzeko aukera izanen da Irantzu euskara zerbitzuan.

Lurdes Iriondo (1937-2005) Gipuzkoan sortu zen eta Euskal Herriak eman duen artista handietako bat da. Ikastolen aldeko ekimen batean kantuan hasi eta handik aurrera plazaz plaza urteak pasa zituen. Euskal kanta berriaren sortzaile nagusietakoa izan zen 1965 inguruan, eta Ez dok amairuko izen handia.

Ehunka kontzertu eman zituen, baina garaia zaildu egin zen, eta egoera politikoak eta osasun arazoak medio, 1978an plaza utzi eta haurrendako kantu eta ipuinak idazten ibili zen urte luzez. Gaur, zoritxarrez, jende askok ahaztua du lehenengo aldiz Euskal Herrian publiko aurrera kantautore lanetan plazaratzera ausartu zen emakume hau: Lurdes Iriondo. Bera isildu zen, eta bere musika isildu dugu.

Kontzertu dramatizatu honetan, entzun ahalko dituzuen kantuetako batzuk hauek dira: Nahi zua jin, errota zahar maitea, maitasun honek zugan dirudi, tiriki tauki tauki, hala ere…

Lan honen bitartez, Lurdesen kantak eta hego haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan ditugu, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikekin amestuz, utzi zigun hondarea berreskuratuz. Haurtzaroari eta isildu zirenei eskainitako kantu bat da, bere ipuin eta abestiak ederregiak baitira, hego haizeak bakarrik jakin ditzan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena