Asteburu aparta dugu honako hau, ostiraletik bertatik hasita. Ostiralean Lourdes Iriondoren obran oinarritutako ipuin kontaketa, narrazio musikatua izanen dugu Ameliren eskutik. Abartzuzako Anberrian (frontoiaren ondoan) 19:00etan, lekua erreserbatzeko aukera izanen da Irantzu euskara zerbitzuan.
Bestalde, larunbatean Bardoen finala izanen da Lizarra Ikastolan, baina adi! ez bazenuen sarrera hartuta jada, agortu egin dira! Argibide gehiago hemen: Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala
Azkenik, David Pérez Sañudoren Ane filma, thriller generokoa, ikusgai Lizarrako Los Llanos aretoetan: “Filmak harrera ona izan zuen Donostiako Zinemaldian, Irizar saria ere jaso zuelarik.”
Urriak 16, 19:00etan Abartzuzako Anberrian. Aforo mugatua, aukera dago aldez aurretik lekua hartzeko Irantzu euskara zerbitzura deituta. Urriak 17, 17:00etan Lizarra Ikastolan. Adi!!! Sarrerak agortu dira!!!
Ane filma Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Ostiralean 20:00etan; larunbatean 19:15ean eta 21:45ean; igandean 20:00etan eta astelehenean 20:15ean. Sarrerak online eskuragarri.