“Ane” thrillerra Los Llanos aretoan

Asteburu honetan ikusgai izanen dugu Ane thrillerra Lizarrako Los Llanos aretoetan: Ostiralean 20:00etan; larunbatean 19:15ean eta 21:45ean; igandean 20:00etan eta astelehenean 20:15ean. Sarrerak online eskuragarri.

Aurtengo Zinemaldian euskal ekoizpeneko Gidoirik onenaren saria jaso du, “eduki sozial, politiko eta intimoan lan bikaina albaindu izanagatik”.

Zinea.eus-ek honela jaso du: “Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen hasita, ordea, konturatuko da ez duela bere alaba benetan ezagutzen.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena