Datorren ostiralean, martxoak 14,oso emanaldi berezia izanen dugu Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Haur ttikittoek, 2021, 2022 eta 2023 urtean jaiotakoek, Itxasoko sekretuak izeneko ipuin kontaketa musikatua gozatu ahalko dute Ameli eta Xirrikituen Jostunerekin.
Bi saio izanen dira, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan, saio bakoitzak ordu erdi iraunen du eta bien artean (17:30etik 18:00etara) gurasoek, haurrek, artistek eta antolatzaileek kafetxo bat eta pastak dastatu ahalko dituzte patxadaz.
Doan da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago emanaldiaren publiko kopurura mugatua delako. Izen ematea: inprimaki honetan.
Sinopsia: Itziar eta Amaiak itsasoan dute hitzordua. Hondartzako motxila prestatu eta bertara joan dira. Itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatu dute, altxor bat ote? jakin nahi duzue zer dagoen barruan? seguru ez zaretela bidaia haiekin egiteaz damutuko!
Antzerkitxo honetan, ahozkotasunari lotutako baliabideak erabiliko ditugu (poesia, kanta, bertsoa,aho korapiloak…) Horretaz gain, musikak eta txotxongiloek protagonismoa edukiko dute, baita material sentsorialak ere.