Ostegunean 10 watt bakarrik dokumental laburra: Esteban Irigoien

Datorren ostegunean, martxoak 12, 10 watt bakarrik dokumentala Los Llanosen Garean eta Udalaren eskutik. Egilea Oier Fuentes da (hemen elkarrizketa Euskalerria irratian) eta dokumentalaren protagonistak bi dira, Euskal Herrian frankismo garaian euskaraz emititzen egon zen azken emisoraren historia, Arantzakoa, eta Lizarran garrantzi handia izan zuen Esteban Irigoien apaiza (Lizarrako elizan Salvateko itxialdiak, Ikastolaren sorrera…).

Sinopsia: 60ko hamarkadaren akaberan eta 5 urteren buruan, Arantzako irratiak bere azken emisioa egin behar izan zuen; euskaraz emititzen azken emisora izan zen.
Teknologia berri hark herrian utzitako ondorioen zati handi batek han dirau, lurpean, pusketan eta galdutako uhinetan gelditzen diren arrastoez inguratuta.
10 watt bakarrik aurkitutako lorratz horiekin osatutako ikus-entzunezko bilduma da. Besteak beste Estebanen familiaren etxean, Bittoriren etxean, aurkitutako objektuekin osatzen da ikusentzunezkoa, eta emisora “berreraikitzen” diardu Oierrek dokumentalean.

Proposamena:
– Oier Fuentesek aurkezpen laburra.
– Proiekzioa (20′)
– Laburrean pelikularen inguruko galderak/nondik-norakoak
– Lizarrarekin dagoen loturaren inguruan osatu daiteke solasaldia Estebanen inguruko jendearekin, “omenaldi” polita litzateke.

Esteban Irigoien, Erran.eus-en.

https://erran.tok-md.com/argazkiak/EfE/cache/Esteban_Irigoien_tokikom_700x700.jpg

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena