Ostiralean Garean sudurgorrien babes eske

Arratsalde betea izanen da ostirala, otsailak 14 hau. Aurrena Remontival Ikastetxeko D ereduko gurasoek inauterien antzerkia eskainiko diote haurrei Foru plazan. Antzezlana 15:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupen estimatua du.

Ondoren, 17:00etan Koroatze plazan, Garean elkarteak Bizi Dantza ikuskizunaren harira gertatu direnen irakurketa publikoa egin nahi dut; eta horretarako, beste behin ere, jendearen eta eragileen babesa eskatzen du, hain zuzen ere sudurgorrien babesa. Ekarri zure sudurgorria, margotu…

Eta, azkenik, dokumental eta proiektu zeharo interesgarri baten aurkezpena Lizarra Ikastolan, 18:00etan Bizipoza.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena