Lur eta Amets filma asteburu honetan!

Datorren asteburuan Lur eta Amets filma izanen dugu Los Llanos Kulturagunean. Elkar, Katxiporreta eta Ikastolen Elkartea ontzen ari diren proiektua dugu honako hau, eta filmaz gain, badira online jolasak, liburuak, mahai jokoak…

Filmak 87 minutu irauten ditu eta Lizarran ikusgai izanen dugu otsailaren 15ean, larunbata, 17:00etan (herri inauteriak!) eta otsailaren 16an, igandea, 17:30ean.

Sinopsia: “Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena