Ostiralean “eta 10ean plazan” jolasak… doble saio! ttiki eta handientzat!

Datorren ostiralean “eta 10ean plazan” jolasen saio bikoitza izanen dugu. Ohi bezala ttikienek (4-9 urte) jolas librea izanen dute Santiago plazan eta bestetik, koxkorrek (+9 urte) saio berezia izanen dute.

Oraindik lotzeko dago handien jardueraren ordutegia, lekua eta egingo duten ekintza. Azken hori interesa adierazi duten gazteen artean gustukoen jarduera izango da. Jardueraren ezaugarriak:

  • LH 4-5-6 ikasmailetako haurrak: 9-12 urtekoak.
  • Beraiek aukeratutako jardura: beren motxila diseinatuko dute, horretarako estanpatuaren teknika erabilita.
  • Hitzordua: martxoak 13, ostirala, 18:10etik 19:40ra Gure Geroa elkartean.

 

 

Aurreko artikuluaKorrika Kulturalaren bi hitzordu: jolasa Bota Peñan eta bisita gidatua alde zaharrean
Hurrengo artikuluaAsteburuan familiek Los Llanos bete euskera!