Asteburuan familiek Los Llanos bete euskera!

Datorren asteburuan Los Llanos Kulturagunean hiru ekitaldi euskaraz. Lehenik, Chirp film animatua, larunbatean eta igandean 17:00etan, ondoren, igandean 18:00etan antzezlana euskaraz: Elara, bidaia bat izarretara.

Chirp, Honey Hillseko ikertzailea: Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.

Elara, bidaia bat izarretara: Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Galaxiak eta planetak zeharkatuz, bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian. Horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.

Aurreko artikuluaOstiralean “eta 10ean plazan” jolasak… doble saio! ttiki eta handientzat!
Hurrengo artikulua“IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU” IGBO programa