Ostegunean ikuskizun mundiala, Potx eta Lotx-en “Etxean”

Datorren ostegunean, Garean elkartearen eskutik POTX ETA LOTX pailazoen ETXEAN ikuskizun mundiala izanen dugu Lizarran. Los Llanos Kulturaguneko lorategietan 19:30ean.

Sarrerak hiru euroan jada eskuragarri, bertan eta hemen online.

Sinpopsia: POTX ETA LOTX beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Oraingo honetan, etxean gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako. Hasieran, asperdurak jota egongo dira, zer egin jakin gabe. Baina laster hasiko zaizkie bisitariak agertzen. Horien artean, elkarrizketatzaile fin bat, sekretu handiak gordetzen dituen bizilagun xelebre bat eta postari bat. Aukera paregabea izango da gure pailazoek asperdurari aurre egiteko!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena