Asteburuan: Azken eguzkilorea topatu dugu eta Don Herbert ezagutu

UdanBLAik bigarren asteburua egin du, eta esan daiteke abenturaz betea etorri dela. Eguraldia lagun, larunbatean zazpi lagunek Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan Don Herberten inguruko erakusketa berria bisitatu genuen Iñaki Rifaterraren eskutik. Gidari ezinhobea, besteak beste Iñaki Don Herbertekin lan egin izan baitzuen.

Larunbat arratsaldean, aldiz, «Azken Eguzkilorea» antzezlanaz gozatu genuen Oteitzako Idoia parke gordean. Peruk azken eguzkilorea topatu eta horrekni Gaueko maltzurraren atzaparretatik libratu zituen herriko haurrak. Osotara ia 50 lagun izan ginen bertan.


Museoko bisita gidatuan ikasitako gauzetako bi. (1) Litografia: Artearen sozializazioa. Originala vs Originala & anizkoitza. Eta (2) Don Herbert: Metodoa, pazientzia errepikapena.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena