“Gazte ginen, gazte gara” asteburua: dokumentala, kontzertuak, abentura…

Lizarrako Gazte Asanbladak bere 25. urteurrena ospatuko du eta ekitaldiz betea dator uztailaren 16 eta 17a. Hala, uztailaren 16an “Gazte ginen, gazte gara” dokumentala estreinatuko dute, Los Llanos Kulturaguneko aretoan (gonbidapenak eskuratzeko, Asanbladako kideei eskatu). Gazte Asanbladaren belaunaldiz belaunaldiko historia jasotzen da bertan, garaian garaiko protagonistekin. Trailerra artikulu honen amaieran.

Gainera, Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, aire zabalean, kontzertuak izanen dira ostiral eta larunbat ilunabarrean: 16an 20:00etan Leizeak eta Flitter taldearen kontzertua izanen dugu eta 17an, larunbata, 20:00etan ere, Rotten XIII eta Brigade Loco taldeen kontzertuak. Bietarako sarrerak 13 euroan eskuratu daitezke Berri, Ametsa eta Katxetasen.

Horrekin batera, eta asteburua biribiltzeko, goizean, 10:30etik aurrera Los Llanos Kulturaguneko lorategien parean Konkiseko probak izanen ditugu gaztetxoentzat (+10 urte), Mugitu Abenturak gidatuta eta Gareanek antolatuta.

https://twitter.com/i/status/1412151668699975686

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena