Ohi bezala, urriarekin batera Mintzakide programan izena emateko momentua iritsi da.
ZER DA MINTZAKIDE? Mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta euskara praktikatu nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.
ZERTARAKO? Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko… Mila arrazoi daude Mintzakide izateko!
Esaterako, euskararen alde ekarpena egiteko eta euskaraz gehiago hitz egin ahal izateko. Batzuk pragmatikoagoak dira, lanerako behar dute, euskara maila igo edota euskara agiriren bat eskuratu nahi dute. Eta noski, badira ere beren bizitzaren alderdi garrantzitsuetan euskara nahi dutenak ere: seme-alabekin euskaraz egitea, lagunak egitea ongi pasatuz edota egun dituen lagunekin euskaraz egiteko.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. IZEN EMATEA: Urrian zehar. MODUA, hainbat toki publikotan topatuko duzun fitxa bete eta dagokion bulegora eramanda. Bulego horietan ere topatuko dituzu izen-emate fitxa horiek:
- LIZARRAn: Beinat Etxepare AEK euskaltegian eta Udaleko Euskara Zerbitzuan.
- GARESen: Errobi AEK euskaltegian eta Udaleko Euskara Zerbitzuan.
- IRANTZU MANKOMUNITATEAn: Deierriko udaletxea (Aritzala).
- Informazio gehiago jakin nahi izatekotan, jo aipatu euskara zerbitzuetara, AEK euskaltegietara edota jarri harremanetan Garean elkartearekin: 672050155 – garean@gmail.com




