Eman izena Mintzakiden!

ZER DA MINTZAKIDE?
Mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.

ZERTARAKO?
Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko… Mila arrazoi daude Mintzakide izateko!

PARTE HARTZEKO BALDINTZA:
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

IZEN EMATEA NOIZ ETA MODUA:
Urrian zehar, online formulario bidez edo bulegora fitxa eramanda:

  • LIZARRA: Beinat Etxepare AEK euskaltegian eta Udaleko Euskara Zerbitzuan.
  • GARES: Errobi AEK euskaltegian eta Udaleko Euskara Zerbitzuan.
  • Irantzu Mankomunitatea: Deierriko udaletxea (Aritzala)

INFORMAZIOA:

  • GAREAN 672050155 – garean@gmail.com
  • GARES Euskara zerbitzua – 958340007 – euskara@gares.eus / Errobi euskaltegia: 606999072 – gares@aek.eus
  • LIZARRA Euskara zerbitzua – 948548202 – euskara@estella-lizarra.com / Beinat Etxepare euskaltegia: 948552406 – 607613837 – lizarra@aek.eus

JARDUERA ETA MINTZA-TALDE OSAGARRIAK:
Ohiko taldeez gain (astean ordubete aisialdian, kafea hartzen, poteoan, paseoan, …), badira zaletasun puntualetarako mintzaldeak ere. Horietan izena emateko, jarri harremanetan Mintzakide dinamizatzailearekin: 672050155 – garean@gmail.com

  • KULTURA: aldian-aldian kultur jarduera batera joateko gonbita, Lizarraldean bertan edo ingurune hurbilean (Altsasu, Iruñerria, Tafalla, Viana eta …). Altsasuko Iortian antzerkia? Nafarroako Antzerki Eskolan bakarrizketa? bertso saioa Anaitasunan? Paul Urkijoren ‘Gaua’ film berria Los Llanosen? Eta aurretik potea edo ondotik pintxoa hartuko bagenu?… gehienez ere hilean behin, gutxienez bi hilean behin, proposamena KULTURAZ MINTZA whatsapp taldera bidaliko da.
  • MENDIA: aldian-aldian mendi txango erraz batera joateko gonbita, goiz pasa, Lokitz mendilerroan goizeko buelta, baso sorgindua Urbasan, Ioar tontorra… eta ondotik bermuta hartuko bagenu? … gehienez ere hilean behin, gutxienez bi hilean behin, proposamena MENDIAN MINTZA whatsapp taldera bidaliko da.

EUSKARAZKO KULTUR JARDUERAK INGURUAN:
Gareanen eskutik, Mintzakideentzako beren beregi:

Bestelako eragileen ekitaldiak, euskaraz edo euskal kulturari oso lotuak:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena