Larunbatean ibilaldi gidatua: Euskararen historia Lizarran eta Estellan

Garean elkarteak ibilaldi gidatua antolatu du Lizarrako karriketan barrena. Honetan, Egaren ondoko hirian bizi izan diren hizkuntzei buruz arituko gara, euskara ardatz hartuta. Bisita hau Lizarrako euskal kulturari buruz da, protagonistak, testigantzak, gertakariak… Historian edo denboran aitzinera eta gibelera, aurrera eta atzera, ibiliko gara, Lizarrako auzo eta karriketan zehar.

Noiz: (Euskaraz) Abuztuaren 28an, larunbata. (Gaztelaniaz) Irailaren 4an, larunbata. Bi kasuetan 11:00etan San Martin plazatik. Iraupen estimatua: 2 ordu.
Edukiera mugatua da eta, beraz, aldez aurretik izen ematea komenigarria da. Horretarako bi google inprimaki prestatu dira:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena