Ariguneetan izena emateko epea amaitu berritan lehen balantze bat egiteko aukera dugu. Osotara askotariko 48 Arigunek eman dute izena. Gehienak Lizarran, 26, Vianan beste zazpi, Deierrin 3, Abartzuzan eta Ameskoabarrenan 2 eta bana Allin, Allo, Arellano, Arroitz, Mendaza, Jaitz, Lodosa, eta Zirauki:
- Eskolak: Lizarra Ikastola, Remontival IP, Plisti-plasta, Zumadia eskola, Ameskoako eskola eta Erentzun ikastola.
- AEK euskaltegiak: Lizarra eta Lodosako egoitzak.
- Herri eragileak: Ameskoako euskara elkartea, Irriherri elkartea eta Lizarrako eragile ugari (Garean euskaldunon elkartea, Bota Peña, Festa giro taldea, Larraiza dantzari taldea, Mendizale elkartea, bertso eskola, Ernai, Pikutara mugimendu antirepresiboa, Sugarra gaztetxea…)
- Administrazio eta zerbitzu publikoak: Udalak (Deierri, Jaitz, Viana, Zirauki), Vianako liburutegia eta gazte lekua, Deierriko Montalban G.E., Andia Mankomunitatea, Irantzu mankomunitateko euskara zerbitzua, Las Cañaseko hegaztien behatokia…
- Enpresak: Izarra tanatorioak, Eusnatel, Mugitu abentura, Lur soinu sistema, Uztaldibiok
- Saltoki, ostatu eta zerbitzu-enpresa txikiak: Ametsa taberna, Camping Acedo, optikak (Andrea Sanjurjo, Lizarra, Navarra), natur-dendak (Bio-Lizarra, Olgarenea), liburu-dendak (Dragon Comics, Ino), Ekolore jostailu-denda, Iosebe ileapaindegia, merceria Mari Feli, Panadería Abadía…
Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.