Aste honetan euskaraz: matrikula garaiak, hitzaldi-tailerra gaztetxean, Vianan hainbat ekitaldi

Iraila amaiera da eta horrekin batera ikasturteak hastear daude. Besteak beste euskaltegietan (gaur Lizarrako  AEKn ORDU BAT DOAN eskaini dute), hizkuntza eskoletan, bertso eskolan, eta baita Gazteriaren Etxeko eskaintzan ere. Aurten, iaz bezala, antzerki ikastaroa eskainiko dute euskaraz: 13-18 urte bitartekoentzat, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara.

Ostiralean Sugarra gaztetxean “Jai-ereduaren inguruan hausnartzen” hitzaldi-tailerra 19:30ean Larunbat eta igandean, Vianan, familientzako ipuinak eta magia; eta helduentzako ipuin saioa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena