Nafarroako 24 udalerri, Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzuko Batzar Nagusiek eta Sakanako Mankomunitateak abian jarri dute aurten ere e-ereduaren kanpaina. Eta, zer da e-eredua? “Euskara Zerbitzuek Nafarroan helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bultzatzeko helburuarekin sortutako marka berria da“. Hain zuzen ere “irakaskuntzako ereduak letra bidez izendatzeko era baliatu eta horrekin jolastuz hautatu da” izena. Horrela, sistema horretatik bertatik igaro eta euskalduntzeko aukera izan ez dutenak “helduen formaziora jo dezakete, euskaltegietako euskara eta eraginkortasunaren e eredura“.
Nafarroan 30 euskaltegi baino gehiago ditugu, herrialde osoan sakabanatuta. Gurean hiru ditugu, Lizarra, Gares eta San Adrianen. Horretaz gain, hainbat udaletan diru-laguntzak ere topatuko ditu ikasleak, Lizarran, Garesen eta Deierrin kasu. Orain da unea! diru-laguntzei buruz galdetu eta ikasi euskara! Animatu zure lagun, senide, lankide erdalduna euskaraz ikastera, merezi du-eta!