Berrian Iñaki Susori elkarrizketa: «Gobernuak ez dizkigu baimenak ematen euskara ikasteko»

Iñaki Suso
(Berriatik hartuta, Raul Bogajok ateratako argazkia ARGAZKI PRESSentzako)

Iñaki Suso bilbotarra Nafarroako liburuzainen elkarteko presidentea dugu. Hainbat urtez Allon liburuzain izan badugu ere, abuztutik hona Vianako liburutegian aritu da lanean. Gaurkoan Berria egunkariak elkarrizketa egin dio herrialdeko liburutegien eta liburuzainen egoeraren inguruan. Besteren artean, ondoko gaiak izan ditu hizpide elkarrizketak: UEMAk egin salaketa (Etxarri Aranazko eta Elizondoko liburutegiek ez dute euskaraz dakien liburuzainik), Baztango udalaren eta Nafarroako gobernuaren arteko gatazka (liburuzainak euskara hobetzeko eskolak hartu nahi dituelako), 2009. urtean Iruñeko eta Barañaingo udalek BERRIA erosteari utzi ziotelako afera, liburuzainen beharrezko formakuntza eta euskararen balorazioa, liburutegien errentagarritasuna ea.

Elkarrizketa zinez interesgarria. Klikatu hemen Iñaki Susori egin elkarrizketa irakurtzeko. Gogoratu halaber, bederen Garesko, Vianako zein Lizarrako liburutegietan badirela liburuzain euskaldunak; probestu gure hizkuntza erabiltzeko!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena