Falta ziren Kotarro aldizkariak online: Kotarro 1, 14, 16 eta 18

Falta diren Kotarroak
(Kotarro guztiak sareratuta)

Interneten paratzeko falta ziren lau Kotarro aldizkariak azkenik igotzea lortu dugu. Hauen bertsio digitala topatu ez dugunez, lau aleak eskaneatu eta Kotarro aldizkariaren orrialdera igo ditugu. Horrela, Kotarro 1en (Kotarro 0 izan zuen aurretik) 2007ko Lizarrako jaiak jorratu ziren nagusiki, egitarauak eta bertze. Kotarro 14 aldiz 2010eko azarokoa dugu eta garaiko Ander Deuna ferien egitarauaz gain bi egoitza inaugurazio izan genituen: euskaltegia zaharberriturik eta Gareanen egoitza berria. Hori gutxi ez balitz, Irakurle Kluba abian jarri zeneko albistea eta “Euskaldunak sarean” artikulua; Kotarro mamitsua izan genuen.

2011ko maiatzean argitaratu zen Kotarro 16, Lizarrako jai txikiei begira. Puy eguneko egitarauaz gain, Garean elkarteko bi hausnarketa testu plazaratu ziren “XXI. mendeko Garean elkartea” eta “Eragin eta sortu, txanpon bereko bi aldeak” 16. ale honetan; honekin batera egun haietan ospatu ziren herri hauteskundeen inguruko foto-inkesta eta “Sagarren eta tomateen batuketa” artikuluak izan genituen hizpide. Azkenik, 2011ko azaroko Kotarro 18n, irakurle klubaren bigarren edizioa, Xabier Leteren omenezko kantaldia eta Ander Deunako Feriak izan genituen irakurgai.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena