Nork esango luke orain 50 urte euskarak halako presentzia izanen zuenik Lizarraldean

Nork esango luke orain 50 urte euskarak halako presentzia izanen zuenik Lizarraldean: Lezaunen haurrentzako zinema izan genuen ostiralean, eta aldi berean bertako Irkaia Taldea taldeak disko berria aurkezten zuen Belakorekin batera kontzertu-kartel itzela osatuz.
 
Larunbatean Lizarrako karrika eta auzoetan aritu ginen euskaldunon eta euskararen tokiko historia eta istorioak ezagutzen eta ilunabarrean Korrontzi Folk, Amuriza, Leturia eta Oinkariko dantzariekin gozatu ederra hartu genuen Larraiza Dantza Taldearen kideekin batera Los Llanoseko plazaraino hitz, musika zein dantza tradizioa eta berrikuntza ekarriz.
 
Eta igandean bertso saio mundiala Erika Lagoma, Uxue Alberdi eta Agin Labururekin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena