Euskaraz KILIKA: izen emate epea zabalik

Euskaraz Kilika egitasmoa datza begirale batekin haurrak talde-jolasean eta erronkak egitean, online. Talde txikitan Nafarroa osoko D ereduko 8-12 urteko haurrak aritzen dira jolasean, elkar ezagutzen, euskaraz mintzatzen eta, batez ere, ezinhobeki pasatzen.

Bi txanda izanen dira, bat irailean eta bestea urrian. Astean bi saio izanen dira, bakoitza 45 bat minutukoa, eta hainbat ordutegi daude aukeran.

  • Lehen txanda, irailaren 20tik 30era izanen da eta izena emateko epea irailaren 8ra arte.
  • Bigarren txanda, urriaren 4tik 28ra izanen da eta izena emateko epea irailaren 19ra arte.

Izena emateko honako Google inprimaki hau bete behar da, bertan txandak, ordutegiak eta abar aukeratu ahalko dituzue: https://forms.gle/kqywFiqXiU3Y2s4j7

Informazio gehiago, Dindaian: info@dindaia.eus / 650758454

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena