Jolasa haurrek beraiek aukeratuko dituzte. Dindaiak bi aukeraketa-modu prestatu ditu Lizarra Ikastolako eta Remontival ikastetxeko D ereduko haurrek aukera dezaten. HHtik LH3ra, ikastaldean hartuko dira erabakiak, jolas zerrenda luze batetik ikasgelan eztabaidatu eta gogokoen dituztenak aukeratu.
Hala, LH3ra arte, hainbat jolas-multzotatik aukeratuko beharko dituzte ikasgelek: harrapaketa jolasak, eskuekin jolastekoak, sokasaltoan aritzekoak, herri kirolak, musika, goma jolasak, eskulan tailerrak eta bestelakoak.
Koxkorrenek, aldiz, LH4tik LH6ra, banaka beteko dituzte fitxak eta lehen galdera honakoa izanen da: martxoaren 13an, 18:10ean jolastera etorri nahi? Soilik baiezkoa betetzen dutenen jolas gogoekin eginen dugu aurrera eta egun berezi horretan haur ttikienek eta koxkorrenek jolasteko bi eremu izanen dituzte plazan.
Azpian ttikiek bete beharko duten fitxa, ikastalde bakoitzean bana, jolas multzo zabaletik osotara hiru jolas aukeratzeko.

Azpian LH4, LH5 eta LH6ko haurrek bete beharko duten fitxa, banaka, adieraziz lehenik eta interesik duten proposatu zaien egunean (martxoaren 13an) eta hala bada zein jolas mota egin nahiko luketen.





