18:10ean plazan! Jolasak Santiago plazara itzuli dira

Martxoaren 6tik hasita, ostiralarekin, hemen da eta 10etan plazan! jolasak. Martxotik maiatzera 10 saio, 18:10etik 19:20ra Santiago plazan.

Santiago plazan zerbait gertatzen da ostiralerako, 18:00ak aldera kalejira alai batek betetzen ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Guzti hori sozializazio ekimen indartsu bat da, naturala, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratze herritar gordina.

Haur horien gehienak D eredutik datoz, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla; baita zenbait etxe ere, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten euskara. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.

Gidatuko duten begiraleei elkarrizketa: Euskaraz ongi pasatzeko aukera «Hamar gutxitan plazan»: Lua Kanpion eta Maitane Rivero.

Hori dela eta, Gareanek bi ikastetxeak, Santiago plazara joaten diren gurasoei eta batez ere bertara jolastera hurbiltzen diren haur-gaztetxoei euskaraz jolastera animatu nahi izan die honako proposamenarekin:

  • Eguna: ostiralero.
  • Egutegia: Korrikarekin batera, martxoaren 6tik maiatzera bitarte, hemen da eta 10ean plazan!
  • Ordutegia: 18:10etik 19:20 arte.
  • Adin-tartea: adina librea da, ongi pasatzeko gogoa baino ez. Baina, 5-10 urteko haurrentzat egokiak diren jolasak egingo dira.
  • Begiraleak: Dindaia Fundazioko begiraleak.
  • Finantziazioa eta antolatzaile: Garean. Laguntzaile: Lizarra Ikastola eta Remontivalgo D eredua. Diruz lagundu: Nafarroako Gobernua (Udala ez).

 

Aurreko artikuluaOstiralean garagardo dastaketa Peñagudan
Hurrengo artikuluaNola eta nork aukeratuko ditu 18:10ean jolasak?