Ni euskalduna! Ni lizarratarra! Ni garestarra! bideoak

Ni Euskalduna egitasmoak Euskal Herriko 60 herri baino gehiagotan nagusiei elkarrizketak egiten ari dira, herria grabatu eta irudi horiekin bideo polit bat egin.Horrela, egitasmoaren bitartez herrien memoria historikoa biltzen ari dira nieuskalduna.metroo.es bideo blog-ean. Bideoetan gure aitatxi-amatxiak ikus ditzakegu elkarrizketa dibertigarri eta interesgarrietan euren herrietako gauza berezienak kontatzen. Egitasmoaren helburu ditugu ondoko hauek, gure herrien historia eta euskalki ezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskararen erabilera sustatzea, interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aitatxi-amatxiak teknologia berrietara hurbiltzea dira.

Horrela uztailaren 1ean Ni euskalduna! Ni lizarratarra! bideoa argitaratu zen Avelino Roses, MªCele Gomez de Segura eta Regino Felipe lizarratarrekin eta uztailaren 8an Ni euskalduna! Ni garestarra bideoa Epi Aracama Azconarekin. Bideo eta argazki gutxi batzuk ikusteko, jarraitu irakurtzen.

bideangrabatzen hastear lizarra
Fray Diego Kultur etxera bidean eta grabaketa hastear zela azken prestaketak
(Lizarrako grabaketa)

Ni euskalduna! Ni lizarratarra!

Ni euskalduna! Ni garestarra!

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena