2013ko Lizarrako jaietan euskaraz aritzeko erraztasunak (2) Ikastolako barraka

Lizarra Ikastolako barraka

Aurten ere, 1975 urtetik ohitura denez, Santiago plazan Lizarra Ikastolaren barrakaren inguruan festak giro euskaldunean bizitzeko aukera izanen dugu. Bertan, goizeko saldak, eguerdi lasaiak, oilasko-erreak eta gaueko kontzertuak Lizarrako euskaltzale eta euskaldunon topagunea izanen dira.

Ostirala, abuztuak 2, 23.00etan Gau festa: Drindots

Larunbata, 08.00etan Salda banaketa eta 23.00etan Gau festa: Gaubela

Igandea, 08.00etan Salda banaketa eta 19.00-00.00 Musika eta dantzaldia “Patxi eta Konpainia” taldearekin.

Astelehena, 08.00etan Salda banaketa eta 23.00etan Gau festa: Modesto “gizon orkestra”

Asteartea, 08.00etan Salda banaketa eta 14.30ean Herri bazkaria

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena