2013ko Lizarrako jaietan euskaraz aritzeko erraztasunak (1) Txosnak

Lizarrako txosnak 2013

Posta honekin, Garesekin egin bezala, Lizarrako jaietan euskaraz aritzeko hainbat leku atseginen egitarauak plazaratuko ditugu. Aurreneko honetan Lizarrako txosnetaz arituko gara. Albistea laguntzen duen kartelean ikus ditzakezue joko duten taldeak, hemen baina euskaraz joko dutenak soilik aipatuko ditugu :

Ostegunean: Enkore eta Ingo al Deu?
Ostiralean: On
Larunbatean: Akort (Raperos de Emausek ere zerbait egiten du)
Kontzertuez gain, larunbat eta igande eguerdian haurrentzako jarduerak izanen dira. Azkenik, barraren atzean dagoen ia edonor euskalduna izanen da, beraz, badakizue, animatu txosnetan ere euskaraz aritzera!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena