Nafarroa Oinez: Abuztuaren 13-14a eta urriaren 16-17

Lizarra Ikastolak bost hamarkada betetzen ditu aurten, 1970etik 2020ra bide luzea egin du eta, hala, ikasle ugari igaro dira bere geletatik. Horiek omendu nahian, ikasle, guraso, irakasle, abuztuaren 13 eta 14an hainbat kultur ekitaldi antolatuko ditu Los Llanosen. Abuztuaren 13an, ostiralarekin, 20.00etan Los Llanos Zinemetan, ekitaldia eginen da eta Hegan Oinez bideoklipa aurkeztuko da. Larunbat horretan, gainera, 14an, txikientzako Kiki eta Koko pailazoak eta Paulantropia eta Gatiburen akustikoekin gozatu ahalko dugu 20:30etik aurrera.

Antolatzaileek iragarri dute aurten Nafarroa Oinez izanen dela, bi egunetan barreiatuta, urriaren 16 eta 17an eta Berriako albistean jaso bezala: «Pandemiak ezarritako jarraibidea kontutan hartuta, esate baterako lekuen edukieraren kontrola, festa bi egunetan egiteak jende gehiagok disfruta dezan ahalbidetuko duelako, hain zuzen; betiere, segurtasun neurriak errespetatuz».

Hemen prentsaurrea eta hemen abuztuko Hegan Oinez asteburua.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena