Asteazkenean Tor Magoa Lizarran: “Amarru”

Datorren asteazkenean Tor Magoa izanen dugu Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, 19:30ean.

Tor magoaren ikuskizunak oso parte hartzaileak eta umoretsuak dira. Haurrak denbora guztian arituko dira Tor magoarekin tirabiraka. Ez dute soilik magia ikusiko, egin-eginen dute! Gainera, ikuskizun hauek gurasoak gozarazteko espresuki diseinatuta daude. Primeran pasako dute!

AMARRU ikuskizunean sorginkeri, arao eta amarruz beteriko liburu batetik abiatuko da Tor magoa eta ikusle guztiak harrituko ditu egoera guztiz magikoekin. Adin guztietako jendea magiaren sekretuen lekuko izango da.

Sarrerak euro batean online eskuragarri.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena