Atelier tailerra: Udako jarduerak

ATELIER ESTELLA-LIZARRA, Lizarran jaio berri den litografia tailer berria da; litografian zehar grafika eta artea izanen du ardatz. Espazio honetan hainbat jarduera burutzea dugu asmoa, egonaldiak, tailerrak edo proiektuen garapena.

Bisita gidatuak. Uztailaren 20an, asteartea eta 24an, larunbata, ate irekien jardunaldiak izanen dira 17:00etatik 19:00etara. Beharrezkoa izanen da izen ematea. Euskarazko bisita gidatua bi egunetan 18:00etan.

Litografia tailerra. Abuztuaren 23tik 27ra. Gustavo de Maeztu Museoarekin elkarlanean. Plaza mugatuak. Tailerra helduei zuzenduta dago eta erabat elebiduna izanen da, azalpenak pertsonalizatuta emanen baitira.

Izen emateak eta informazio gehiago hemen: atelier.estella.lizarra@gmail.com

Aurreko artikuluaAsteburuko argazki batzuk: Izeba Tekla Muetzen eta Konkiseko probak
Hurrengo artikuluaNafarroa Oinez: Abuztuaren 13-14a eta urriaren 16-17