MURSEGO eta KLOF kontzertu-ikuskizunak Lizarran

Helduek (edota gaztetxoek) ere badute nola ongi pasa euskaraz aste honetan. Batetik, ostegunean 21:00etan KLOFen kontzertu eta ikuskizuna, ele bitan izanen dena. Eta, bestetik, ostiralean MURSEGOren LAPUR(ari)KETAK kontzertu-ikuskizuna 22:00etan, “begiekin entzuteko kontzertua”. Sarrerak online eskuragarri.

Ostegunean 21:00etan KLOF, Sarrerak hemen

Ostiralean 22:00etan MURSEGO, begiekin entzuteko kontzertua. Sarrerak hemen

Mursegok (Eibar, 1977) musika eta musika-tresnen ikuspegi ezberdin bat eskaintzen du. Talde-proiektu ugaritan aritua da Maite Arroitajauregi (Anari, Lisabö, Kashbad…), baina 2009tik Mursego izeneko bakarkako proiektuan murgilduta egon da. Mursego hitza portugesez saguzarra izendatzeko erabiltzen den hitzetik dator. Bere obrak nolabaiteko eboluzioa bizi du argitaratzen joan den diskoen poderioz, musika era ezberdinak sortu baititu, esperimentazioaren fruituetatik, folk eta pop doinu eta formatuaren portuetaraino. Musika-tresna ugari ditu musikalagun (txeloa, pedal loop stationa, ukelelea, autoharpa…). Bakarka bai, baina bakarrik ez: zineman ere bere hazia erein zuen (Amama, Emak Bakia…) eta Harkaitz Canorekin eta Ixiar Rozasekin ere elkarlanean aritu da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena