Aste honetan, familientzat: Zientziarekin saltsan, ur ginkana, Diverti dantza

Udan BLAI aurrera darrai eta jada 5 astean sartu gara. Honako honetan, familiei begira, hiru aukera dituzte gure haurrek. Batetik, astearte eta ostegunean, 19:00etan biak, Abartzuzako ludotekako lorategian (elizaren inguruan), “Zientziarekin saltsan” eta “Ur ginkana” Dindaiako begiraleekin.

Zientziarekin saltsan: Haurrak zientzia mundura hurbilduko dira. Hala, etxean aurki daitezkeen materialekin esperimentu erraza eta dibertigarria egitea proposatuko diegu eta jostatzeko beste modu berri bat ezagutuko dute esperimentuen eta zientziaren bidez. Eta, ur-ginkanaz zer esan… presta daitezela blaitzeko, urez eta euskaraz!

Bi kasuetan adin gomendatua 6 urtetik aurreragokoa da eta izena emateko euskara.irantzu@gmail.com eta 622154523 whatsappean egin daiteke. Antolatzaile Abartzuzako udala da.

Bestalde, asteartean, 20:00etan Deabru Beltzen “Divertidantza” emanaldia izanen dugu. Ele bitan, Lizarrako Los Llanos Kulturaguneko lorategietan. Sarrerak online eskuragarri.

Hemen Deabru Beltzak Eskoriatzan:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena