Mintzatzea eta poza sentitzea: #MintzaPoza

Urriarekin batera, Mintzapraktikan ikasturte berria ere badator! Urrian zehar Lizarraldeko Mintzakiden izena emateko kanpaina eta, noski, betikora itzultzeko gogoz gara: taldekideekin berriz elkartzeko eta MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko. Izen ematea doan da, eta Lizarraldean egiteko, eskuorria bete eta ohiko lekuetara eraman dezakezu (euskaltegiak edo udaletako euskara zerbitzuak) edo, bestela honako on-line inprimakia bete dezakezu: labur.eus/Lizarbeibar.

Mintzapraktika egiteko hainbat modu. Mintzalagun gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira. Baina, herriaren arabera, bestelako aukerak ere badira: mendi taldeak, guraso eta familentzat taldeak, eskalada eta crossfit taldeak, Hikalagun eta euskalkilagunek esaterako. MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak… gaitasuna izanez gero.

MintzaPoza sortzen digu astero elkartzeak, euskaraz lasai eta eroso aritzeko aukera izateak, akatsak egiteko beldur gabe edo euskara praktikatu nahi dugunokin astero elkartzeko prest dagoen Bidelagun bat izateak. Bidelagunoi, berriz, euskara praktikatu nahi dutenekin astero elkartzen garen boluntariooi, giroak ematen digu MintzaPoza, dakiguna partekatzeak, euskararen alde gure alea jartzen dugula sentitzeak.Probatu duten guztiek diote ematen dutena baino gehiago jasotzen dutela. Bistan da denok dugula arrazoiren bat aurten MintzaPoza praktikatzeko. Zein da zurea?

  • Carlos Goñi Bidelagun aritzen da, euskaraz aritu nahi dutenei laguntzen, mendi-talde batean. “Pentsa! Honetan hasi nintzen euskaraz praktikatzeko eta orain ni naiz laguntzen dudana!
  • Edurne Gonzalezongi pasatuz euskara praktikatzea da ezagutzen dudan konbinaziorik onena!” Mintzapraktikakoak familia bat bezala direla dio eta “babes horrek sekulako Mintzapoza ematen dit!” .

Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena