Nafarroa Oinez asteburuko egitaraua aurkeztu dute

Azkenean badator… itxaronaldirik luzeena izan duen aspaldiko Nafarroa Oinezik bereziena. Urriaren 16 eta 17an zezen plaza, Santiago plaza, Foruen plaza, Ikastola, Remontival pilotalekua, Los Llanos parkea… euskararen festaleku bilakatu dira!

Nafarroa Oinez 2021 formatu txikian izanen da, ohiko ibilbiderik gabe, trafiko planik ez, sarrerarik ez… Etortzen direnak Lizarra hiriko puntu desberdinetatik libreki mugitu ahalko dira. Hau dena jendetza pilaketa ekiditeko xedearekin. Egitarau zabalaren Nabarmendu daitezkeen zenbait hitzordu eta kokaleku:

  • Kontzertuak, igandean zezen plazan: 12:00-13:00 Zaunka, 13:30-14:30 Onki Xin, 15:00-16:00 Skama la rede eta 16:30-17:30 Raimundo el Canastero.
  • Familia txoko bat, igandean Ikastolan: 11:00-12:00 Bertsolariak, 12:00-13:00 Ene Kantak, 14:00-16:00 haurrentzako herri kirolak Kulkirekin eta 17:00-18:00 Kantuz Txiki. Egun osoan zehar, 11:00-17:00 EROSKIren eskutik elikadura eta sukaldaritza tailerra eta Francisco Beruete dantzari ohien elkartearen argazki erakusketa: “Lizarra Ikastola, 50. urteurrena”
  • Musika eta dantza txokoa, igandean Los Llanos Kulturaguneko lorategietan: 11:30-12:30 Euskal fitness, 13:00-14:00 Dantza garaikideak Ainhoa Egizabalekin, 16:00-17:00 Trikidantz taldea Larraiza dantzari taldearekin, 17:30-18:00 Larrain dantza kantatua eta dantzatua.
@NafarroaOinez

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena