Mintzapozgarria aurtengo mintzabestia! “Mintzapoza, praktikatu…”

Mintzatzea eta poza sentitzea, #MintzaPoza, hori da aurtengo Mintzakide kanpainaren leloa eta hemen sintonia: ezaguna egiten zaizue doinua? Alaigarria, pozgarria, alegeragarri, ezta? Mintzapoza praktikatu, probatu, partekatu… gaur! Izena emateko, fitxa bete eta ohiko lekuetara eraman (euskaltegiak edo udaletako euskara zerbitzuak) edo bete honako on-line inprimakia: labur.eus/Lizarbeibar.

Mintzabestiaren protagonista ezagutu nahi duzu? Karlos Goñi dugu bera, duela 12 urte hasi zen Karlos Mintzakiden bidelari, euskara praktikatzeko. Orain bidelagun aritzen da, euskaraz aritu nahi dutenei laguntzen, mendi-talde batean. Mintzalaguna izateak merezi duela dio “euskaraz aritzeko lotsa kentzeko, lagun euskaldunak egiteko eta herrian euskaraz aktibitateak egiteko”. Urte askotan jarraituko omen du MintzaPoza praktikatzen. Irakurri hemen Karlos Goñiri egin dioten elkarrizketa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena